jueves, 24 de octubre de 2013

LAPURREKETARA IRTEERA

Joan zen Urriaren 17 eta 18an Lapurreketara irteera egin genuen.
Heldu bezain pronto, logelen banaketa eta baserri eskola ezagutu genuen.
Gero, bazkaltzera joan ginen eta jolas alditxo bat izan ondoren, honako tailer hauekin hasi ginen: Baratza, erroskilak, ogia egin eta ikuilua.
Arratsalde erdian, askaria egin genuen eta denbora librea izan eta gero, tailerrak bukatu genituen afaltzeko ordua iritsi zen arte.
Egunari bukaera emateko diskoteka egin genuen, eta ondoren, ohera joan ginen.
Goizean-goiz jaiki, motxila prestatu, mendi irteera egin eta denak agurtu ondoren, autobusez etxera abiatu ginen.
Primeran pasa genuen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario